2009-04-24

2. eguna ( apirilak 1)

Kaixoooo!!!
Gaurko klasean, lehenengo ikasgaiaren web gunean erregistratu naiz eta bertako informazio ikusi dut.
Ondoren, bi bideo interesgarri ikusi ditugu, biak teknologiarekin zerikusia dutenak. Lehenengo bideoan, teknologiaren garrantzia aipatzen da. Bideoak dionaren arabera, teknologiari esker gauza asko ikasi ditzazkegu, eta lortu nahi den helburua zera da, etorkizunean ikasketa prozesua geroz eta birtualagoa izatea. Hau da, mundu birtualarekin mundu fisikoa/erreala haztea, baina ez ordezkatzea, bi munduen arteko erlazioa ulertu behar baita.
Nire ustez, egia da teknologiarekin asko ikasi dezakegula eta zenbait kasuetan ere, ikasteko modua atseginagoa eta erosoagoa egingo zaigula. Adib: gaur egun, ia mundu guztiak edozein informazio bilatzeko ordenagailua erabiltzen du, entziklopediak, liburuak, ... baztertuz. Bestalde ordea, uste dut mundu fisiko/errealaren eta mundu birtualaren artean oreka bat egon behar duela. Hau da, teknologia berria geroz eta gehiago erabiltzea ondo dagoela baina neurri bateraino. Izan ere, teknologiak abantaila asko izan arren, zenbait alorretan desabantailak ere izango ditu. Adibidez, etorkizunean teknologi berriarekin irakaslearen irakasteko funtzioa geroz eta pasiboago izango da. Hona hemen bideoa:





Bigarrengo bideoan berriz, teknologia berriaren abantailak aipatzen dira. Bideoan diotenaren arabera, egungo konpetentzi digitalak zenbait trebetasun barne hartzen ditu, mundu osoak behar dituena kulturan garatzeko. Egia da, gaur egungo bizia oso desberdina dela orain dela hogei urtekoarekin alderatuz gero, orain teknologiari esker hobeto bizi baikara. Beraz, trebetasun horiek ezagutu beharrekoak dira gure gizartean artistak, herritarrak edota etorkizuneko langileak izateko.
Nire ustez, gaur eguneko gizartea ikusoirik, egia da zenbait trebetasun izan behar ditugula gizartean integratzeko, lana bilatzeko, ikasketak burutzeko, ... baina lehen esan bezala, teknologi berriak abantailak dituen bezala, zenbait alorretan desabantailak ere baditu, beraz, nire ustez abantailak neurri bateraino bakarrik izango ditu, eta ez litzaidake gustatuko etorkizunean gure gizartea guztiz digitala bihurtzea, zenbait ohitura galdu egingo baitziren. Esan bideo hau ezin izan dudala igo, ez dit usten.

No hay comentarios.:

Publicar un comentario

Nota: sólo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.