2009-05-13

10.Eguna ( maiatzak 13)

KaixOoOOoOoOOoOO!!!!!!!!
Gaurko klasean, taldekoak magis tv-rako bideoa osatzen egon gara. Musika sartzea bakarrik falta zitzaigunez, hau egin ondoren, Joxemiri erakutsi diogu gure lan osoa. Hau bukatutakoan, berehala bigarrengo bideoarekin hasi gara lanean, gure helburua bi bideoak ezberdinak izatea delarik.
Bestalde, Joxemik esan digu gure blog-etan atzoko hitzaldiari buruzko iritzia emateko, norberak zer pentsatzen duen jakitea gustatuko zitzaiolako. Beraz, jarraian atzoko hitzaldiari buruzko iritzia emango dut.

Atzoko hitzaldia, beste hitzaldiak bezalaxe, oso interesgarria eta baliagarria iruditu zitzaidan. Izan ere, gure etorkizunean horrelako proiektuak erabili beharko ditugu eta ondo dago jakitea eskoletan zein proiektu erabiltzen diren, zertarako erabiltzen diren eta zein helbururekin erabiltzen diren. Beraz, horrelako hitzaldiak oso aberasgarriak iruditzen zaizkit.

9 . Eguna ( maiatzak 12)

KaixOOoOOooOoO!!!



Gaurko egunean nahiz eta berez klaserik ez izan, klasera etorri naiz hitzaldi bat entzutera. Hitzaldia, unibertsitateko Areto nagusian izan da.
Gaurkoan, Emilio Etxabek, Lehen Hezkuntzako IKT-roa eta irakaslea dena, Andoaingo Aita Larramendi ikastetxean erabiltzen duten proiektuari buruz informazioa eman digu. Emiliok, hezkuntzaren helburu nagusia zein den adierazi du eta horretarako, ikasleek elkarrekin bizitzen, ikasten, egiten eta ekiten, komunikatzen eta norbera izaten lortu behar dute.

Honetaz gain, Emiliok Txanela eta ikasys proiektuei buruz ere hitz egin digu, izan ere, Andoaingo eskola hau bi proiektu hauetan sartuta dago.
Txanela Proiektua


Txanela proiektua Lehen Hezkuntzan erabiltzen duten materiala da eta pedagogikoaren bidez egiten dute.
Informazio gehiago eduki ahal izateko, hona hemen proiektu honi buruzko webgune interesgarri bat: http://txanela.net/


Ikasys Proiektua


Tipologia zabaleko aktibitate didaktikoen bidez ikasleak oinarrizko konpetentziak lortzeko behar dituen baliabideak garatzeko balio duen hezkuntza ikerketa alorreko sistema berriztatzailea da.
Hona hemen proiektu honen webgune interesgarri bat: http://ikasys.net/


Hona hemen ikasys proiektuarekin loturiko bideo interesgarri bat:








8. Eguna ( maiatzak 6)

kaixOoOOoOOo!!
Gaurko klase hasieran, Joxemik gure blog-ei buruzko ebaluazioa egin du. Orokorrean, blog-ak ongi iruditu zaizkio, bai diseinu eta edukien aldetik, eta baita beste baliabideen aldetik. Hala ere, zenbait blogetan hobetzeko gauzak aurkitu ditu, blog batzuk ez baitaude ongi osatuta. Hori dela eta, gu gure blog-ak hobetzen ahalegindu gara, Joxemik azaldutakoa kontutan hartuz.

Hau egin ondoren, hitzaldi bat izan dugu eskolako teknologiei buruz. Horretarako, Sevillako neska bat etorri da, Elia izenekoa, eta bere esperientzia kontatu digu, hau da, IKTeko Haur eta Lehen hezkuntzako irakasleen prestakuntza nolakoa den Andaluziko zenbait eskoletan. Modu honetan, beraiek erabiltzen duten proiektuaz hitz egin digu, beren helburua haur hezkuntzak eta lehen hezkuntzan teknologia txertatzea delarik.

Gure parte hartzea nolabait bultzatzeko, gure praktiketako egonaldian, haur hezkuntzan dagoen egoeraz galderak egin dizkigu, ea ordenagailuak badauden eta zertarako erabiltzen dituzten, web orririk baduten ala ez, interneta baduten ala ez eta zertarako erabiltzen duten,...Bukatzeko esan, gaurko hitzaldia oso interesgarria eta baliagarria iruditu zait.Hitzaldi honek hausnarketa egiteko balio izan dit, izan ere, gure etorkizunean irakasleak izango garenez, teknologiarekin ongi moldatzea komeni zaigu gero haur hezkuntzun aplikatu ahal izateko.Hona hemen gai honi buruzko webgune interesgarri bat:http://infantilinvestiga.wikispaces.com/