2009-05-13

8. Eguna ( maiatzak 6)

kaixOoOOoOOo!!
Gaurko klase hasieran, Joxemik gure blog-ei buruzko ebaluazioa egin du. Orokorrean, blog-ak ongi iruditu zaizkio, bai diseinu eta edukien aldetik, eta baita beste baliabideen aldetik. Hala ere, zenbait blogetan hobetzeko gauzak aurkitu ditu, blog batzuk ez baitaude ongi osatuta. Hori dela eta, gu gure blog-ak hobetzen ahalegindu gara, Joxemik azaldutakoa kontutan hartuz.

Hau egin ondoren, hitzaldi bat izan dugu eskolako teknologiei buruz. Horretarako, Sevillako neska bat etorri da, Elia izenekoa, eta bere esperientzia kontatu digu, hau da, IKTeko Haur eta Lehen hezkuntzako irakasleen prestakuntza nolakoa den Andaluziko zenbait eskoletan. Modu honetan, beraiek erabiltzen duten proiektuaz hitz egin digu, beren helburua haur hezkuntzak eta lehen hezkuntzan teknologia txertatzea delarik.

Gure parte hartzea nolabait bultzatzeko, gure praktiketako egonaldian, haur hezkuntzan dagoen egoeraz galderak egin dizkigu, ea ordenagailuak badauden eta zertarako erabiltzen dituzten, web orririk baduten ala ez, interneta baduten ala ez eta zertarako erabiltzen duten,...Bukatzeko esan, gaurko hitzaldia oso interesgarria eta baliagarria iruditu zait.Hitzaldi honek hausnarketa egiteko balio izan dit, izan ere, gure etorkizunean irakasleak izango garenez, teknologiarekin ongi moldatzea komeni zaigu gero haur hezkuntzun aplikatu ahal izateko.Hona hemen gai honi buruzko webgune interesgarri bat:http://infantilinvestiga.wikispaces.com/

No hay comentarios.:

Publicar un comentario

Nota: sólo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.