2009-05-06

7. Eguna ( maiatzak 5)

KaixOoOoOoo!!
Gaurko klasean Amara Berri eskolako hitzaldia izan dugu eta egia esan, oso interesgarria eta baliagarria iruditu zait, ez bainuen horrelako sistemarik ezagutzen.


Eskolako bi irakasle etorri dira eta bertan erabiltzen duten sistema zein den azaldu digute, ezaugarri guztiak oso ondo adieraziz. Proieku berritzailea eta globala da, ikasleen parte hartzea guztiz bultzatzen duena eta ikasleak ere asko motibatzen dituena lan egiterako orduan. Ikasleek gai ezberdinak lantzeko ez dituzte testu libururik erabiltzen, teknologia mota ezberdinak erabiltzen baitituzte, besteak beste, Txiki web orria, irratia, tv,... Modu honetan, ikasleak izugarri motibatzen dira lan egiterako orduan eta pila bat ikasten dute. Irakasleek diote hedabideek garrantzia handia dutela eta gehienbat ikasleen aprendizaia interesatzen zaiela.

No hay comentarios.:

Publicar un comentario

Nota: sólo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.