2009-05-13

10.Eguna ( maiatzak 13)

KaixOoOOoOoOOoOO!!!!!!!!
Gaurko klasean, taldekoak magis tv-rako bideoa osatzen egon gara. Musika sartzea bakarrik falta zitzaigunez, hau egin ondoren, Joxemiri erakutsi diogu gure lan osoa. Hau bukatutakoan, berehala bigarrengo bideoarekin hasi gara lanean, gure helburua bi bideoak ezberdinak izatea delarik.
Bestalde, Joxemik esan digu gure blog-etan atzoko hitzaldiari buruzko iritzia emateko, norberak zer pentsatzen duen jakitea gustatuko zitzaiolako. Beraz, jarraian atzoko hitzaldiari buruzko iritzia emango dut.

Atzoko hitzaldia, beste hitzaldiak bezalaxe, oso interesgarria eta baliagarria iruditu zitzaidan. Izan ere, gure etorkizunean horrelako proiektuak erabili beharko ditugu eta ondo dago jakitea eskoletan zein proiektu erabiltzen diren, zertarako erabiltzen diren eta zein helbururekin erabiltzen diren. Beraz, horrelako hitzaldiak oso aberasgarriak iruditzen zaizkit.

No hay comentarios.:

Publicar un comentario

Nota: sólo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.